XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artistak, beraz, munduko beste intelektual mailako eginkizun diferenteen parekide joan behar du.

Bestalde, autodidakta behar du izan hein batean, zeren eta inork ez bait diezaioke irakats oraino ez denik.

Entsegutegiko gizona da artista.

Ez da nahikeria hutsak hedatzeko muntaturik den propaganda bulegoa.

Artista, bere kontura pentsatzen eta ari izaten den norbait da, eta nortasun hori babesten eta sustatzen duenaren laguntza onartuko du soilki.

Dena behar du asmatu artistak, osoki behar du murgildu ez-ezagun den munduaren barne, edotariko aurreiritzi mota oro, teknika nahiz tradizionalki onarturiko materialak ere, bazterreratzen dituelarik.

Ez daiteke artista bat irudika, mentura batetan ezik, pasabide batetan, hutserako saltaketan ezik.

Zernahi esku-sartze (estatuarena, akademikoena, kritiko-estetikoena) egun oroko ogia den haro honetan, argiro frogatzen ari da, artegintzarako pertsona batek, nor izateko, funtzionarioen munduko ez den norbait behar duela izan.

Beti hunkitu izan nau Ienako Museoan Paul Klee-k egin zuen mintzaldi hartako ideiak.

Hala zioen arbolaren parabola aurkeztu zuenean: enborra zainetatik adarretara izerdia emateko den bezalaxe, artistak ere leku apal bat okupatzen du.